ostirala, urria 24, 2014

Zinemaren festa (Urriak 27, 28 eta 29)

Duela denboralditxo bat, zinema enpresa ezberdinak zinema festa proiektua egitea adostu zuten. Proiektu honen zergatia oso argia da: zinemak geroz eta garestiagoak dira, eta horren ondorioz geroz eta jende gutxiago hurbiltzen da zinemara. Hortaz gain, internet aukera ematen digu pelikulak deskargatzeko edo online ikusteko. Bi arrazoi hauek medio direla, zinemak pentsatu zuten proiektu honi bizitza ematea, eta jasotako ondorioak oso positiboak izan dira; izugarrizko arrakasta izan duen proiektua da.

Hori dela eta, proiektua errepikatzea adostu dute. Edozeinek akreditazioa lortu dezake, horretarako http://www.fiestadelcine.com/ sartu behar da, eta bertan zuen datuak sartu eta kitxo! zinemara joan zaitezkete 2,90 eurorengatik!!!

Egunak: Urriak 27,28 eta 29
Prezioa: 2,90 €

Anima zaitezte!!!




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

#Label1 { font-family: Tahoma; font-size:20px; }