ostirala, urria 24, 2014

Gazta tarta :))) errezeta

OSAGAIAK:


  • Gaileta pakete bat.
  • 200 gramo Gurina.
  • Bi gazta tarrina
  • 200 ml esnegaina likidoa.
  • 2 koilarakada azukre
  • Mermelada



JARRAITU BEHAR DIREN URRATSAK: 


  • Hasteko gailetak ongi txikitu.
  • Gurina urtu.
  • Txikitutako gailetak eta gurina nahastu eskuekin, ore bihurtu arte.
  • Ongi nahastuta dagoenean, tartaren moldearen azpiko aldean ipini,  eskuekin
  • indarrez zanpatuz. Oso kapa fina ipini behar da, bestela, gehiegizko gailetak
  • izango ditu pastelak.
  • Gurin eta gaileta oinarria duen moldea hozkailuan utzi.
  • Beste ontzi batean esnegaina eta azukrea ipini. Pixka bat harrotu eta irabiatu.
  • Loditzen hasten denean, gazta tarrinak bota eta mousse fin bat lortu arte
  • nahasten jarraitu.
  • Mousse-a eginda dagoenean, hozkailuan dugun moldera bota eta hozten utzi.  8-10 ordu egotea komeni da.



ON EGIIINN!!!!!!!!!!

Irati Leoz
Haizea Almaraz



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

#Label1 { font-family: Tahoma; font-size:20px; }