ostirala, urria 31, 2014

Pipitaki papataki, nork daki?

 Hona hemen, haurrekin erabilgarriak izan daitezkeen asmakizun batzuk. Ea zuek asmatzen dituzuen!

1.   Amak bi ditu aitak ere bai,
semeak bat ere ez
eta alabak hiru.
Zer da?

2.   Botilaren muturrean naukazu
eta ezinezko da edatea,
baina ni askatzeko hobe duzu
bi ezpainak ongi ixtea.

3.  Kobazulo hori
beti dago hezea,
hesi zuriz inguratua
han bizi da herensugea.

4.  Bi nini doaz parean
ezin elkarri begiratuz.

5.   Bi ama eta bi alaba,
ondo zenbatzen baduzu,
ez dira lau, hiru baizik.
Badakizu nik esan gabe?

6.   Ez da ugazaba, ezta aberatsa
ez da zalduna, ezta ezaguna,
halere beti ibiltzen
Erregea baino lehen.

7.  Txoko batean
musika nota bat
tea hartzen ari da.
Zer da?

 8.  Mahaira atera ohi dira
ez da jaten ezta edaten
bai ordea ebaki eta banatzen
Zertaz ari gara?

9.  Zer ote da, zer,
hanka gabea
korrikari trebea?

10.  Gona luzea du
mihia motza,
urrutitik entzuten da
haren kantu hotsa.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

#Label1 { font-family: Tahoma; font-size:20px; }