ostirala, urria 17, 2014

Kalabazinak labean




Elaborazioa: 10 minutu (50 min labean)
4 lagunentzat

Osagaiak:

  •  Kalabazin handi bat do bi txiki
  • Gazta (lau bat trantxete)
  • Urdaiazpikoa york (3 bat xerra)
  • Tomate ondu bat
  • Gratinatzeko gazta (aukeran)
  • Gatza
  • Olio goilarakada bat

Nola egin:

  1. Kalabazina zentimetro bateko xerrak egin, eta labeko bandejan jarri. Gatza pittin bat bota, eta olio tanta batzuk. Labean sartu 50 minutu 200ºC-tan. 
  2. Kalabazina egin denean, gainean trantxeteak eta york urdaiazpikoa jarri, bukaeran tomate xerra bat. Berriz labean sartu hamar bat minutu. 
  3. Kitto, on egin dizuela!
Gonbidatuak baldin badituzu, bukaeran gratinatzeko gazta jarri eta labean sartu.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

#Label1 { font-family: Tahoma; font-size:20px; }