igandea, urria 26, 2014

Haur kantak: Sagu txiki

Kaixo!
Haur kanten eta jolasen sekzioari hasiera emateko, jolas ezagun hau aurkezten dizuegu: Sagu txiki.
Jolas hau talde handian aurrera eramateko oso aproposa da. Haurrak korroan eserita daudela sagua kanpotik bueltaka hasiko da musikaren erritmoa eramanez eskuan trapu bat daramala. Musika amaitu aurretik eskuan duena beste haur baten atzean utzi behar du. Musika amaitzean haurrek atzera begiratu eta zapia duena korrika abiatuko da (katua izanik) sagua harrapatu nahian. Saguak katua zegoen tokian eseri beharko du ziztu bizian harrapatua izan aurretik.
Hemen bideo bat uzten dizuegu doinua eta letra entzun dezazuen:


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

#Label1 { font-family: Tahoma; font-size:20px; }