astelehena, urria 27, 2014

EUSKAL HERRIKO ALBISTEAK

GOSARIAK

“ Bi gose mota daude, aho-urdailekoa eta zentzu-gogamenekoa. Hemen dituzu gogoarentzako gosariak.” Horrela aurkezten du talde arrasatearrak bere azken diska.

Ez dela Goseren lan ohikoa esan dezakegu. Ez da goseren CD berri bat soilik. Taldearen musika, Joseba Sarrionandiaren letrak eta Iñigo Arregi eta Juan Luis Goikolea artisten ilustrazioak bildu dituzte lan hau burutzerako orduan.

Kolaborazio honen lehen urratsak 2012ko Durangoko azokan eman ziren. Aspalditik omen zuten gogoa Sarrirekin lan egiteko eta hala luzatu zioten proposamena. Denbora luzez erantzun baten zain egon ostean, eta jada itxaropen apurrarekin, kanta bat ez ezik, diska oso bat burutzeko nahia azaldu zuen Sarrionandiak eta horrela ekin zioten lanari. Gainera, gaur egun ez direla sasoi batean adina elkarlan burutzen artisten artean eta hori bultzatu nahian sortu digute proiektua artista euskaldunek. Jada kalean da eta GARArekin lortu ahal izango da urriaren 23 eta 24ean.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

#Label1 { font-family: Tahoma; font-size:20px; }