ostirala, iraila 26, 2014

Munduan gertatzen diren izkutuko gertakariak

Askotan, teleberria ikusita munduan gertatzen ari diren notizien berri dugula uste dugu. Baina erakusten digutena benetako errealitatea da edo sinestarazi nahi digutena? 
Hona hemen erantzuna.



Hauek adibideak besterik ez dira, baino, ba al zenuten honen berri?

SELFIE KATEA

Aupa guapetones! Aste honetan eta hemendik aurrera egiteko proposamen bat ekartzen dizuegu. Helburuetako bat gure artean ezagutzea denez, selfie-kate bat egingo dugu. Hau da, Pertsona bat hasiko da bere selfie-a publikatzen eta horrek ezagutzen ez dituen hiru pertsona nominatuko ditu. Hauek beren selfie barregarria publikatu ondoren, beste hiru pertsona nominatuko ditu bakoitzak.

Hona hemen lehenengo Selfie-a eta bere nominatuak.

GARAZI HERNANDEZ:




Ainara Perez
Ainhoa Ezeiza
Nora Iñurrita

OHARRA: nominatzen zaien pertsonei bakoitzak abisatu beharko die.

Asteburua hemen da!



Gaurkoan iraileko azken ostirala dugu.

Hilabete gogorra izan dugu, oporrak amaitu, unia hasi, udara amaitu, udazkenean sartu....

Oraingoz bi egun libre ditugu, bihar eta igandea!  :)

Oso ondo pasa asteburua eta gozatu abestiaz!

DENONTZAKO EGOKITUAK AL DAUDE TEKNOLOGIA BERRIAK?

Aupa lagunok! Aurreko urtean gutako batzuk ipuin hau egin genuen eta gure ikasgaierako interesgarria iruditu zaigu. Izan ere, teknologia berrien gaiean murgilduz, gorrek arazoak izan ditzakete adibidez telebista ikusteko, programa asko ez baitaude haientzat prestatuak. Horren aurrean, ipuin bat egitea erabaki genuen, ikusle guztientzat egokitua. Modu honetan, ikus dezakegu ez dela hain zaila guztientzako baliagarriak diren materialak sortzea.




Filmetako musika

Kaixo guztioi!!!
Gaur proposamen bat egingo dizuet...
Denok ikusten ditugu pelikulak eta askotan ez gara konturatzen baina musika beti presente egoten da. Batzuetan musikari ez diogu bat ere garrantziarik ematen baina beste batzuetan denbora askoan egoten gara pelikulako musika buruan behin eta berriro entzuten.
Seguru nago denek duzuela gustoko "B.S.O"-ren bat.
Zein da zuena?

Hemen uzten dizkizuet batzuk adibide moduan:

Gladiator: Now we are free (Enya)


Braveheart:

Alderdi profesionala vs alderdi pertsonala


Etorkizunean irakasleak izango gara eta gure lana ahalik eta ondoen egiten saiatuko gara. Pertsonak gara eta gure bizitzan, alderdi pertsonala eta profesionalak izango dugu. Gure lana ondo egiten dugun bitartean, ez digute epaitu behar pertsona bezala gure bizitza pribatu edo pertsonalean egiten dugunagatik. Gauza bat da, gu irakasle bezala egiten duguna eta beste bat, berriz, eskolaz kanpo, gure denbora librean egiten duguna. Ama edo aita banaiz, nire haurraren irakasleaz axola behar zaidan gauza bakarra, bere lana nola egiten duen da eta ez lanaz kanpo egiten duena.

Zein da zuen iritzia????

Zer eguraldi egingo du asteburu honetan?

Kaixo lagunok!!

Ostirala iritsi da eta planik egin nahi baduzu hona hemen asteburu honetako eguraldia.

Euskalmet-en arabera orokorrean udako giroa espero dugu gaur arratsaldetik igande eguardirarte. Izan ere, igande arratsaldetik aurrera hodeiak ugarituz joango dira eta zenbait gunetan trumoi arriskua egon daiteke.


Hemen duzue asteburu honetan eguraldiak izango duen joera iruditan.






Beraz, badakizue aprobetxatu eta batez ere ondo pasa!!!!!



THE FANTASTIC FLYING BOOKS

Irakurzaletasuna sustatzeko korto interesgarri bat eskaintzen dizuegu, zuen gustukoa izatea espero dugu!

(2012an Oscar sarietako animaziozko kortometrai onenaren saria jaso zuen)


ostirala, iraila 19, 2014

Irakasleen txutxumutxuak

Aupa gure irakurle fin eta liluragarriak! Irakasleei galdera xelebre batzuk egin dizkiegu eta hemen duzue bakoitzak erantzundakoa. Triste gaude izenak ezin ditugulako jarri baina ea asmatzen nor den nor!

Pista batzuk:
Gorriz DEA-ko (Didaktika Orokorra eta Antolakuntza sailekoa) irakasle baten erantzunak.
Laranjez guztiz anonimoa den irakasle batenak.
Urdinez Musika saileko irakaslearenak.
Berdez HDL-ko (hizkuntzaren eta literaturaren didaktika sailekoa) irakasle batenak.

1.Uharte batera zein hiru gauza eramango zenituzke?
Irratia, burkia, ura.
Pertsonak, janaria, zerbait (heteroagoa edo materialagoa).
Ez nintzateke joango. Ura, manta, sonbrilla.
Ez nintzateke joango.

2. Zein da zure errezetarik hoberena?
Lentejak.
Denak ondo ateratzen zaizkit.
Entsalada errusiarra.
Kroketak

3. Asteburu honetan nora joango zinake pararndara?
Zumaiara, olagarro eguna delako.
Nire herrira.
Nire herrira.
Sevillara.

4. Ikasle batek zutaz maitemindu dela esaten badizu, zer egingo zenuke?
Ezinezkoa dela ikusarazi.
Gorri gorri jarri, tierra tragame pentsatu.
Asko pozten naizela esan.
Kalabazak eman.

5. Majisteritzan zein gai emango zenuke zureaz gain? Eta zein ikasturtetan?
Eskola antolakuntza, 1. mailan.
Edozer, edozein kurtsotan.
Artea edo historia, 1. mailan.
Gairik ez egotea nahi nuke. 

6. Ezagutzen duzun irakasleren bat gomendatuko al zeniguke?
Luispe Gutierrez.
Gehienak, adibidez Joxean.
Arantxa Iztueta.
Ez dakit nolakoak diren nire lankideak klaseak ematen.

7. Non egongo zinateke orain?
Alde zaharrean zerbait hartzen.
Etxean, kalean edo paseatzen.
Hondartzan.
Sevillan.

8. Irakasle izango garen heinean, eman gomendio bat.
Irakurri.
Hanka ez sartu ikasleen aurrean.
Gure gaia eta haurrak maitatzea, naturala izatea eta eredu ona izatea umeentzat.
Ez hartu irakasle rola.

9. Zein da zure programa edo telesail gogokoena?
Como conocí a vuestra madre.
Asko. Kirolak, dokumentalak, serieak (fringe).
Anatomia de grey.
El mentalista.

10. Gomendatu arropa denda bat:
Petit comite.
Edozein.
Petit comite.
Ez naiz arropa zalea.


IRAKASLEA IZATEKO JARRAITU BEHARREKO AHOLKUAK

1. Klasera berandu iritsi, hartara lehenago aterako zara. 
2. Ikasleak ez agurtu, ez zara beraien laguna eta zenbat eta tratu gutxiago izan, lan gutxiago emango dizute.
3. Gelako leku bat aukeratu (irakaslearen aulkia da gomendagarriena) eta ez mugitu hortik klase osoan.
4. Ahots tonu berdina erabili beti, monotonoa izan.
5. Klasean zuk bakarrik hitz egin, ez utzi ikasleei txintik ere esaten.
6. Ikasleak aspertu, ikasleak lo hartuko dute eta zure lana errazagoa izango da.
7. Ez ikasi ikasleen izenak. Zenbakiak edo moteak erabili ikasleei hitz egiteko. (Noizbait ikasleekin hitz egin behar baduzu noski)
8. “Eeeeeeeeeeeeeeeeeee”, “Ummmmmmmmmmmmmm”, “Zeraaaaaaaaaaa” bezalako lokailuak erabili. Gelako ulermenerako oso egokiak dira.
9. Ikasleei ahalik eta lan gutxiena jarri, eta test moduko azterketak erabili. Zuzentzeko lan gutxiago izango duzu.
10. Ez zaitez berriztatzailea izan. Duela 30 urte ikasi zenituen edukiak berrerabili urtez urte, eta ez apunteak aldatu.
11. Bideoak, lanik egin nahi ez duzunerako oso erabilgarriak dira. Bideo hauek ez dute zertan ikasteko baliabide bat izan beharrik, zure lana arintzeko baizik. Klase osoko bideoa bada, hobe. Adb: Titanic, Gladiator, Lo que el viento se llevó, Espartaco …
12.  Meatxatu ikasleak. Haien errespetua lortuko duzu.
13. Erretzeko gogoa baduzu, ezer esan gabe atera gelatik lasai. Alperturik bazaude, gelan bertan erre. Estresa kentzeko hoberena, zigarrotxo bat duzu.
14.  Gaizki portatzen diren ikasleak kaleratu. Klaseak lasaiago eta erosoagoak izango dira ikasle gutxirekin. (Bate gabe, zuretzat hobe!)
15.  Bajak hartu ahal den gehienetan. Alta emango dizutela abisatu (ordezkoa ikastetxetik joan dadin), baina ez bueltatu ikastetxera.
16.  Mugikorra ondoan izan une oro, eta soinuarekin bada hobe. Senar edo emaztearekin duzun erlazioa zaindu beharra dago.
17.  Gainontzeko irakasle, ikastetxeko beste langile eta gurasoekin ahalik eta harremanik gutxien izan. Ez dituzu ezertarako behar, ez dira zure lagunak.
18. Gurasoekin bilerak egitera behartuta bazaude, esan bere seme-alaba oso ikasle txarra edo oso ona dela,  eta ikastetxez aldatzea komenigarria izango litzatekeela. Lan gutxiago zuretzako.
19. Errekreo garaietan ikasleak ez dira existitzen. Patioa ere irakaslearen gunea da. Ikasleren bati zerbait gertatuz gero, ez da zure ardura.
20. Ikasle baten galdera erantzuten ez badakizu, asmatu. Asmatzeko gaitasunik ez baduzu, ikaslea isilarazi edo zuzenean kanpora bidali.
21. Ez aprobatu urtero %10 baino gehiago, zure izen ona jokoan dago.
22. Ikasleak  zenbat eta lanpetuagoak edo larrituago egon, hobe. Ez dute pentsatzeko eta proposamenak egiteko denborarik izango.
23. Notak jartzeko orduan, ez hartu lanak kontutan. Ikasleari diozun estima garrantzitsuagoa da, bere ahaleginak baino.

GIDA HAU PUNTUZ PUNTU JARRAITUZ GERO,
 IRAKASLE “EREDUGARRIA”  IZANGO ZARA!!

Pasta Bolognesa

Gure atalari hasiera emateko, errezeta sinple, merke eta goxo bat azalduko dizuegu. atal honetan aurkeztuko ditugun errezetak ideia bikainak izango dira, sukaldean oso adituak ez diren gazteentzat. Gaurkoan PASTA BOLOGNESA egingo dugu!

OSAGAIAK:
4 pertsonentzat.
  • Tipulin bat, txiki-txiki egina
  • 3 baratxuri ale, txiki-txiki eginak
  • 3 koilarakada oliba olio
  • Haragi pikatua, 600 g (txerrikia, behikia edo txahalkia, gizena ere baduena xamurragoa izan dadin)
  • Tomate saltsa, litro laurdena
  • Perrexil xehatua
  • 600 g pasta, egosi berria, nahi dena (saltsa daramaten plater mota honetarako espagetiak edo tagliatelleak dira egokiak).

EGITEKO ERA:
1.- Zartagin batean olioa jarriko dugu eta bertan baratxuri aleak, gatz pixka bat eta tipulina gehituko ditugu. 
2.- Su ezti-eztian jarriko dugu. Barazkia pixkana-pixkana frijitu dadila, 20 bat minutuan. 
3.- Denbora hori iraganik, sua bizitu eta haragi xehatua gehitu. Dagoela haragia frijitzen, beste 20 minutuz, zurezko zaliarekin eragiteari utzi gabe, haragi pikatua suelto gelditu dadin, ez ore bat egina. 
4.- Gazitu eta tomate saltsa gehitu. Saltsa pixka bat loditu dadila, haragia melenga eta ongi krematsua gelditzeko. 
5.- Perrexila erantsi gero, baita pasta egosi berria eta xukatua ere. 
6.- Zerbitzatu eta jan.






ON EGIIIIN!!


FESTAK!!



Ostirala iritsi dala eta blog/aldizkari honi hasiera on bat emateko, planik gabe zareten guztiontzako salbazioa gara!

Hementxe aurkeztuko dizkizuegu lagunekin/familiarekin/neska-mutil lagunarekin edo bakarrik egin ditzazkezuen plantxo batzuk.


Shopping gaua, Donostian (gaur)

Beasaingo garagardo festa (irailak 19-21)

Tolosako garagardo festa (irailak 19-21)

Urretxuko festak (irailak 19-22)

Irurako festak (irailak 19-21 eta 27-30)

Irunen Ekobira eta garagardo feria (irailak 20)

Arrasaten erromeria (irailak 20)

Zumaian olagarro eguna (irailak 20)

Azkoitian oktoberfest (irailak 20)



BERTARA GERTURATZEN ZARETENOK ARGAZKIAK PARTEKATU!!!!!!



Ondo pasa pasatu gabe!!
 HEZKUNTZA


Hemen hausnarketarako zenbait dokumentu hezkuntzaren inguruan! Gaur egun pil - pilean dauden gaien ingurukoak dira.









#Label1 { font-family: Tahoma; font-size:20px; }