ostirala, iraila 19, 2014

IRAKASLEA IZATEKO JARRAITU BEHARREKO AHOLKUAK

1. Klasera berandu iritsi, hartara lehenago aterako zara. 
2. Ikasleak ez agurtu, ez zara beraien laguna eta zenbat eta tratu gutxiago izan, lan gutxiago emango dizute.
3. Gelako leku bat aukeratu (irakaslearen aulkia da gomendagarriena) eta ez mugitu hortik klase osoan.
4. Ahots tonu berdina erabili beti, monotonoa izan.
5. Klasean zuk bakarrik hitz egin, ez utzi ikasleei txintik ere esaten.
6. Ikasleak aspertu, ikasleak lo hartuko dute eta zure lana errazagoa izango da.
7. Ez ikasi ikasleen izenak. Zenbakiak edo moteak erabili ikasleei hitz egiteko. (Noizbait ikasleekin hitz egin behar baduzu noski)
8. “Eeeeeeeeeeeeeeeeeee”, “Ummmmmmmmmmmmmm”, “Zeraaaaaaaaaaa” bezalako lokailuak erabili. Gelako ulermenerako oso egokiak dira.
9. Ikasleei ahalik eta lan gutxiena jarri, eta test moduko azterketak erabili. Zuzentzeko lan gutxiago izango duzu.
10. Ez zaitez berriztatzailea izan. Duela 30 urte ikasi zenituen edukiak berrerabili urtez urte, eta ez apunteak aldatu.
11. Bideoak, lanik egin nahi ez duzunerako oso erabilgarriak dira. Bideo hauek ez dute zertan ikasteko baliabide bat izan beharrik, zure lana arintzeko baizik. Klase osoko bideoa bada, hobe. Adb: Titanic, Gladiator, Lo que el viento se llevó, Espartaco …
12.  Meatxatu ikasleak. Haien errespetua lortuko duzu.
13. Erretzeko gogoa baduzu, ezer esan gabe atera gelatik lasai. Alperturik bazaude, gelan bertan erre. Estresa kentzeko hoberena, zigarrotxo bat duzu.
14.  Gaizki portatzen diren ikasleak kaleratu. Klaseak lasaiago eta erosoagoak izango dira ikasle gutxirekin. (Bate gabe, zuretzat hobe!)
15.  Bajak hartu ahal den gehienetan. Alta emango dizutela abisatu (ordezkoa ikastetxetik joan dadin), baina ez bueltatu ikastetxera.
16.  Mugikorra ondoan izan une oro, eta soinuarekin bada hobe. Senar edo emaztearekin duzun erlazioa zaindu beharra dago.
17.  Gainontzeko irakasle, ikastetxeko beste langile eta gurasoekin ahalik eta harremanik gutxien izan. Ez dituzu ezertarako behar, ez dira zure lagunak.
18. Gurasoekin bilerak egitera behartuta bazaude, esan bere seme-alaba oso ikasle txarra edo oso ona dela,  eta ikastetxez aldatzea komenigarria izango litzatekeela. Lan gutxiago zuretzako.
19. Errekreo garaietan ikasleak ez dira existitzen. Patioa ere irakaslearen gunea da. Ikasleren bati zerbait gertatuz gero, ez da zure ardura.
20. Ikasle baten galdera erantzuten ez badakizu, asmatu. Asmatzeko gaitasunik ez baduzu, ikaslea isilarazi edo zuzenean kanpora bidali.
21. Ez aprobatu urtero %10 baino gehiago, zure izen ona jokoan dago.
22. Ikasleak  zenbat eta lanpetuagoak edo larrituago egon, hobe. Ez dute pentsatzeko eta proposamenak egiteko denborarik izango.
23. Notak jartzeko orduan, ez hartu lanak kontutan. Ikasleari diozun estima garrantzitsuagoa da, bere ahaleginak baino.

GIDA HAU PUNTUZ PUNTU JARRAITUZ GERO,
 IRAKASLE “EREDUGARRIA”  IZANGO ZARA!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

#Label1 { font-family: Tahoma; font-size:20px; }