ostirala, iraila 19, 2014

Pasta Bolognesa

Gure atalari hasiera emateko, errezeta sinple, merke eta goxo bat azalduko dizuegu. atal honetan aurkeztuko ditugun errezetak ideia bikainak izango dira, sukaldean oso adituak ez diren gazteentzat. Gaurkoan PASTA BOLOGNESA egingo dugu!

OSAGAIAK:
4 pertsonentzat.
  • Tipulin bat, txiki-txiki egina
  • 3 baratxuri ale, txiki-txiki eginak
  • 3 koilarakada oliba olio
  • Haragi pikatua, 600 g (txerrikia, behikia edo txahalkia, gizena ere baduena xamurragoa izan dadin)
  • Tomate saltsa, litro laurdena
  • Perrexil xehatua
  • 600 g pasta, egosi berria, nahi dena (saltsa daramaten plater mota honetarako espagetiak edo tagliatelleak dira egokiak).

EGITEKO ERA:
1.- Zartagin batean olioa jarriko dugu eta bertan baratxuri aleak, gatz pixka bat eta tipulina gehituko ditugu. 
2.- Su ezti-eztian jarriko dugu. Barazkia pixkana-pixkana frijitu dadila, 20 bat minutuan. 
3.- Denbora hori iraganik, sua bizitu eta haragi xehatua gehitu. Dagoela haragia frijitzen, beste 20 minutuz, zurezko zaliarekin eragiteari utzi gabe, haragi pikatua suelto gelditu dadin, ez ore bat egina. 
4.- Gazitu eta tomate saltsa gehitu. Saltsa pixka bat loditu dadila, haragia melenga eta ongi krematsua gelditzeko. 
5.- Perrexila erantsi gero, baita pasta egosi berria eta xukatua ere. 
6.- Zerbitzatu eta jan.






ON EGIIIIN!!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

#Label1 { font-family: Tahoma; font-size:20px; }