astelehena, martxoa 23, 2015

MAJISTV BERRIA!!!!

Kaixo talde!

Graduko azken saio hauetan, majisteritzan guk, ikasleok, burututako bideo desberdinekin erreproduzio zerrenda bat sortu dugu, MajisTv izeneko kanal berri bat sortuz. Honen helburua guztiok eginiko lanak ikusgai izatea da, hori dela eta kafetegiko telebistan erreproduzituko dira, apirilak 13tik aurrera.

Anima zaitezte zuen bideoak kanalean txertatzera.
MILA ESKER! 

OHARRA:
- Kontutan izan, "majisteatzen" kontuarekin hasi behar duzula saioa youtuben.
- Ondoren bideo bakoitzaren azpian "+gehitu hemen" klikatu
-  "Gure Lanak" kanalean txertatu.



ostirala, azaroa 07, 2014

ORRIALDE BAT SORTU DUGU FACEBOOKEN

Sortu dugun orriak MAJISTEATZEN izena du.

Orri honetan, bakoitzak nahi duena partekatu dezake bere facebook partikularretik.
Blogean askotan ez garenez sartzen, eta facebooken bai, ideia ona iruditu zaigu.

ANIMATU ETA EMAN GUSTUKO DUT GURE ORRIARI!!!

GOGORATU: MAJISTEATZEN JARRI FACEBOOKEKO BILATZAILEAN.


HITZALDIA

Gaia: Haur literatura eta hezkuntza emozionala.
Non: Zizurkilgo liburutegian
Noiz: Azaroaren 20an
Ordua: Arratsaldeko 18:00tan
Hizlaria: Juan Carlos Alonso (psikologoa)


Anima zaitezte!!!!

Hezkuntza kolektiboki eraikitzen, gure bideoa!

YOUTUBE-N GURE BIDEOA IKUSGAI!!!!!

Magisteritzako 4.mailako ikasleak gara (Euskara minorra). IKT irakasgaiko proiektu honetan, hezkuntzaren inguruan eztabaidatzen aritu gara eta hau izan da emaitza.


TOLOSA: KULTURA HANDIKO HERRIA

TITIRIJAI 

2014Jaialdia azaroaren 23an hasiko da eta azaroaren 30ean amaitu

Titirijaiko 32.jaialdian sartzera goaz, munduko txoko desberdinetatik bizidun txotxongiloak hurbilduko zaizkigu.Titirijai klasikoan 4 herrialdetako eta 5 autonomia-erkidegotako 11 konpainia izango ditugu, 43 ikuskizun eskeiniko dituztenak, 27 Tolosan, Donostian 16 (Altza eta Egian), Eibarren, Pasaian, Ordizian eta Sestaon.


Ikuskizunetara joatea gomendatzen dizuegu, ez itzazuela gal, txotxongiloen arte zoragarriarekin ederki pasako duzuela ziur gaude eta!


Gutako zenbait, praktiketan egongo garenez, ikuskizunen bat ikusteko aukera izango dugu eta umeen antzera gozatuko dugu.




Mariasun Landa

Guztiok dakizuen bezala Haur eta Gazte Literaturan alfabetoa burutu dugu eta ideia ona iruditu zaigu blogean Mariasun Landari buruzko zatitxo hau denoi erakustea. Espero dugu zuen interesekoa izatea!

Blogaren estatistikak

Hauek dira blogaren estatistikak (Ordua: 09:31; Data: 2014/11/07):

Orri-ikustaldiak herrialdeen arabera:

HERRIALDEA
ORRI-IKUSTALDIA
Espainia
133
Polonia
17
Ameriketako Estatu Batuak
15
Frantzia
3
Australia
2
Alemania
1
Italia
1

Orri-ikustaldiak arakatzaileen arabera:

ARAKATZAILEA
ORRI-IKUSTALDIA
Chrome
126 (73%)
Firefox
19 (11%)
Internet Explorer
11 (5%)
Mobile Safari
9 (5%)
Safari
6 (3%)
CriOS
1 (<1%)

 Orri-ikustaldiak sistema eragileen arabera:

SISTEMA ERAGILEA
ORRI-IKUSTALDI
Windows
146 (84%)
Android
14 (8%)
iPhone
5 (2%)
Macintosh
4 (2%)
Other Unix
1 (<1%)
iPad
1 (<1%)
#Label1 { font-family: Tahoma; font-size:20px; }