ostirala, azaroa 07, 2014

ORRIALDE BAT SORTU DUGU FACEBOOKEN

Sortu dugun orriak MAJISTEATZEN izena du.

Orri honetan, bakoitzak nahi duena partekatu dezake bere facebook partikularretik.
Blogean askotan ez garenez sartzen, eta facebooken bai, ideia ona iruditu zaigu.

ANIMATU ETA EMAN GUSTUKO DUT GURE ORRIARI!!!

GOGORATU: MAJISTEATZEN JARRI FACEBOOKEKO BILATZAILEAN.


HITZALDIA

Gaia: Haur literatura eta hezkuntza emozionala.
Non: Zizurkilgo liburutegian
Noiz: Azaroaren 20an
Ordua: Arratsaldeko 18:00tan
Hizlaria: Juan Carlos Alonso (psikologoa)


Anima zaitezte!!!!

Hezkuntza kolektiboki eraikitzen, gure bideoa!

YOUTUBE-N GURE BIDEOA IKUSGAI!!!!!

Magisteritzako 4.mailako ikasleak gara (Euskara minorra). IKT irakasgaiko proiektu honetan, hezkuntzaren inguruan eztabaidatzen aritu gara eta hau izan da emaitza.


TOLOSA: KULTURA HANDIKO HERRIA

TITIRIJAI 

2014Jaialdia azaroaren 23an hasiko da eta azaroaren 30ean amaitu

Titirijaiko 32.jaialdian sartzera goaz, munduko txoko desberdinetatik bizidun txotxongiloak hurbilduko zaizkigu.Titirijai klasikoan 4 herrialdetako eta 5 autonomia-erkidegotako 11 konpainia izango ditugu, 43 ikuskizun eskeiniko dituztenak, 27 Tolosan, Donostian 16 (Altza eta Egian), Eibarren, Pasaian, Ordizian eta Sestaon.


Ikuskizunetara joatea gomendatzen dizuegu, ez itzazuela gal, txotxongiloen arte zoragarriarekin ederki pasako duzuela ziur gaude eta!


Gutako zenbait, praktiketan egongo garenez, ikuskizunen bat ikusteko aukera izango dugu eta umeen antzera gozatuko dugu.




Mariasun Landa

Guztiok dakizuen bezala Haur eta Gazte Literaturan alfabetoa burutu dugu eta ideia ona iruditu zaigu blogean Mariasun Landari buruzko zatitxo hau denoi erakustea. Espero dugu zuen interesekoa izatea!

Blogaren estatistikak

Hauek dira blogaren estatistikak (Ordua: 09:31; Data: 2014/11/07):

Orri-ikustaldiak herrialdeen arabera:

HERRIALDEA
ORRI-IKUSTALDIA
Espainia
133
Polonia
17
Ameriketako Estatu Batuak
15
Frantzia
3
Australia
2
Alemania
1
Italia
1

Orri-ikustaldiak arakatzaileen arabera:

ARAKATZAILEA
ORRI-IKUSTALDIA
Chrome
126 (73%)
Firefox
19 (11%)
Internet Explorer
11 (5%)
Mobile Safari
9 (5%)
Safari
6 (3%)
CriOS
1 (<1%)

 Orri-ikustaldiak sistema eragileen arabera:

SISTEMA ERAGILEA
ORRI-IKUSTALDI
Windows
146 (84%)
Android
14 (8%)
iPhone
5 (2%)
Macintosh
4 (2%)
Other Unix
1 (<1%)
iPad
1 (<1%)

Youtube-ko erreprodukzio zerrendan ipuin kontaketetan trebatzeko aukera paregabea!

Ipuinak kontatu, beldurrik gabe!


Majislagun! Gogoratu gure youtubeko erreprodukzio zerrenda dugula erlaxatzeko!

Urduri zabiltzala, lan asko duzula egiteko edo besterik gabe lasai egon nahi duzula? Sartu gure youtubeko erreprodukzio zerrendan eta erlaxatu zaitez.

Hona aurkitu dezakezun doinua:


WHATSAPPEK GURE MEZUA IRAKURRI DELA BAIEZTATUKO DIGU

Aspaldidanik espero zen berrikuntza ekarri du Whatsappek, eta ez, ez dira doako deiak. Hemendik aurrera gure mezuak irakurri diren edo ez jakiteko aukera izango dugu.Tick batek mezua ongi bidali zela ziurtatzen zuen. Bigarrenak, mezua jaso zela bermatzen zuen. Eta orain tick urdin bikoitza agertzen bada, gure mezua irakurri dela adieraziko du.
Duela egun gutxi jarri dute martxan hau eta dagoeneko funtzionatzen dabil. Beraz zuen telefonoetan ikur urdin berriak ikusten badituzue lasai, ez da ezer apurtu. Hori bai hemendik aurrera gure mezuen jarraipena egiteko aukera izango dugu, baina era berean pribatutasunetik galduko dugu: ezin izango dugu esan mezua irakurri ez dugunik eta. Despistatuarena egitea zaila egongo da hemendik aurrera.


#Label1 { font-family: Tahoma; font-size:20px; }