ostirala, azaroa 07, 2014

WHATSAPPEK GURE MEZUA IRAKURRI DELA BAIEZTATUKO DIGU

Aspaldidanik espero zen berrikuntza ekarri du Whatsappek, eta ez, ez dira doako deiak. Hemendik aurrera gure mezuak irakurri diren edo ez jakiteko aukera izango dugu.Tick batek mezua ongi bidali zela ziurtatzen zuen. Bigarrenak, mezua jaso zela bermatzen zuen. Eta orain tick urdin bikoitza agertzen bada, gure mezua irakurri dela adieraziko du.
Duela egun gutxi jarri dute martxan hau eta dagoeneko funtzionatzen dabil. Beraz zuen telefonoetan ikur urdin berriak ikusten badituzue lasai, ez da ezer apurtu. Hori bai hemendik aurrera gure mezuen jarraipena egiteko aukera izango dugu, baina era berean pribatutasunetik galduko dugu: ezin izango dugu esan mezua irakurri ez dugunik eta. Despistatuarena egitea zaila egongo da hemendik aurrera.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

#Label1 { font-family: Tahoma; font-size:20px; }