asteartea, urria 28, 2014

LOMCERI EZ!!!

LOMCE, PPren gobernuak eta Wert ministroak sustatutako Hezkuntza Legea, izugarrizko atzera pausua da. Gure hezkuntza defendatzea da gure helburua; hau da, lortu dugun guztia mantendu eta hobetzea. Horregatik, hemen azalduko ditugu LOMCEri ezezkoa emateko arrazoiak:

-  Parte har EZ dezakegun hezkuntza-sistema. Gure nahia hezkuntza-komunitate osoaren konpromisoa   eta curriculuma ikasle guztien beharretara egokitzeko autonomia izatea da. 

- Bereizketarik EZ. Lege berriak ikasleak banatu nahi ditu ahalmenen arabera, eta guk sistema  inklusiboa nahi dugu, gizarte-adostasun zabal batean oinarriturik eta ikuspegi integratzaile batetik. 

- Euskara gutxiesteari EZ. Ikasle euskaldun eleanitzak nahi ditugu. Ikasle guztiek dute funtsezko eskubidea hizkuntza ofizialak ezagutzeko eta erabiltzeko.

- Estatuko azterketei EZ. Izan ere, errepikapenak sustatzen dituzte eta zailtasunak ipini tituluak lortzeko. Guk ebaluaketa jarraituak kontuan hartuko dituen legea nahi dugu (ikasleen benetako lorpenak neurtzen dituztenak), irakasleei lagunduko diotenak eta eduki guztiak erakusten direla bermatuko dutenak. 

- Eskola ordutegian erlijioa irakasteari EZ. Ikasleak banatzen baitira sinesmenen arabera; eta gure nahia guztiontzako eskola izatea da.

- Musika, Plastika, Hiritartasunerako Hezkuntza edo Teknologia bezalako oinarrizko irakasgaien desagertzeari EZ. Kalitatezko hezkuntza nahi dugu, ikasle euskaldun pluralak heziko dituena,  gizarteko desberdintasunak gainditzen lagunduko duena, integratzailea, aukeren berdintasunean oinarritua, parte-hartzailea, gure gizartetik eta kulturatik eraiki eta antolatua.


IƱigo Goikoetxea eta Josu Martinez



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

#Label1 { font-family: Tahoma; font-size:20px; }