ostirala, urria 31, 2014

EUSKAL HERRIKO ALBISTEAK

XXXII. Euskal Antzerki Topaketa

Gaur emango diote hasiera Azpeitian XXXII.Euskal Antzerki Topaketari. Gaurtik hasita, datozen lau asteetan euskarazko antzerkiez gozatzeko aukera izango du nahi duen orok. 

Haur, gazte zein heldu. Antzerkizale izan zein ez, aukera paregabea eskaintzen digu Azpeitiko udaleko Kultur Batzordeak hurrengo lau asteetarako. Aurtengo honetan gainera, Gaztetxeak antolatzen duen antzerki alternatiboaren zikloari ere hasiera emango diote eta beraz, gaztetxea ere eszenatoki bihurtuko da egun batzuetarako.

Bi estreinaldi izango ditugu oraingo honetan ikusgai. Hasteko, Kamikaz koletkiboak sortutako "Euli giro" antzerkia, Uxue Alberdi elgoibardarraren liburuan oinarritutako antzezlana. Eta bestetik, "Non gaude?" Azpeitiko Lakrikun antzerki taldearen eskutik. Azkeneko hau, aurrez burututako "Greban gaude" eta "Prest gaude!" obren hirugarren zatia izango da. Estreinaldiez gain, "Arrastoak" eta "Arkimedesen printzipioa" izango ditugu oholtzan, besteak beste.

Bestalde, antzerki alternatiboarekin zikloa antolatu dute. Orain arte, ostegunetan soilik burutzen zen ekimen hau, baina kemen eta ausardia handiarekin, topaketa honetarako ziklo bat antolatzea pentsatu zuten, aurrez esan bezala Gaztetxea eszenatoki bihurtuz.

Eta ez hori bakarrik! Inguruko herrietako txikienentzat ere azaroaren 10, 11 eta 12an, antzezlanak izango dira Orioko, Azpeitiko, Bermeoko nahiz Beasaingo haurren eskutik.

Hona hemen egitarau osoa:

Urriak 31, ostirala: Kamikaz Kolektiboaren Euli giro antzerkia helduentzat (estreinaldia). 21:30ean Soreasu antzokian.
Azaroak 1, zapatua: Tartean teatroaren Pankreas antzerkia helduentzat. 21:30ean Soreasu antzokian.
Azaroak 2, igandea: II. Antzerki Eskolen Eguna, 12:00etan plazan. 18:00etan Soreasu antzokian, Eidabe Kultur Elkartearen Egun berri bat lana haur eta helduentzat.
Azaroak 7, ostirala: Masakarada taldearen Arkimedesen printzipioa lana helduentzat. 21:30ean Soreasu antzokian.
Azaroak 8, zapatua: Lakrikun antzerki taldearen Non gaude? obra helduentzat (estreinaldia). 21:30ean Soreasu antzokian.
Azaroak 9, igandea: Txalo taldearen Molli Malonen ipuin sinestezina obra haur nahiz helduentzat. 18:00etan Soreasu antzokian.
Azaroak 10, 11 eta 12 (astelehena, asteartea eta asteazkena): Ikasleei zuzendutako antzerkia.
Azaroak 14, ostirala: Azpeitiko Emakumeen Tailerraren eskutik Orekaren desorekalana helduentzat. 21:30ean Soreasu antzokian.
Azaroak 15, zapatua: Dejabu panpin laborategiaren Arrastoak lana helduentzat. 21:30ean Soreasu antzokian.
Azaroak 16, igandea: Paraiso teatroaren Erpurutxo lana haur eta helduentzat. 18:00etan Soreasu antzokian.
Azaroak 20, osteguna: Eneritz Artetxeren Konpota lana (antzerki alternatiboa). 21:30ean Gaztetxean.
Azaroak 21, ostirala: Metrokoadroka taldearen Zertarako hegoak? antzerkia (antzerki alternatiboa). 21:30ean Gaztetxean.
Azaroak 22, zapatua: Higa antzerkiaren Espazio hutsak lana (antzerki alternatiboa). 21:30ean Gaztetxean.
Azaroak 23, igandea: Logela multimediaren Barbantxo 3D-ko obra. 18:00etan Soreasu antzokian.












iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

#Label1 { font-family: Tahoma; font-size:20px; }