asteazkena, urria 22, 2014

Euskal Herriko lekutxoak






Gaurkoan, gure inguruan aurkitzen diren hainbat tokiren berri ematea nahiko genuke. Modu honetan zuen ipurdia mugitu eta gure inguruneko paradisu txikiak ezagutuko dituzue eta bisita txiki bat egin diezaiekezue.

1. Elorriaga: 

Zumaia eta Debaren artean kokatua dago. Denetik dauka, bai itsasoa eta baita mendia ere. Gainera, jateko aproposak diren mahaiak daude eta lagun eta familiakoekin piknik bat egiteko leku ezinhobea da . 
Autoz joan daiteke baina aukera ona litzateke kirol pixka bat egiteko aprobetxatzea eta Zumaiatik Debarako bidea egitea, ez baitu batere zailtasunik.

Ez ezazue galdu aukera argazki paregabeak ateratzeko!!!






2. Sukarrieta

Bizkaian kokatuta dago eta Mundaka eta Busturia udalerrien artean. Inguruan Laga eta Laidako hondartzak ere badaude eta ikaragarri politak dira.

Benetan gomendatzen dugun lekua da eta Euskal Herrian bizirik derrigor bisitatu beharko litzatekeen ingurua dela uste dugu. Animatu zaitezte!!




3. Biarritz

Aukeratu dugun hirugarren aukera kosta euskal frantsezean kokatuta dago baina ez dira kilometro asko egin behar bertara iristeko! Beraz, autoa har dezakezue eta bueltaxo bat egin bertara! egun pasa eder bat izan baitaiteke!

Hemen uzten dizkizuegu argazki batzuk bertara hurbiltzeko gogoa piztuko dizkizutenak!





ANIMATU ZAITEZTE LEKU BERRIAK EZAGUTZERA!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

#Label1 { font-family: Tahoma; font-size:20px; }