asteazkena, urria 29, 2014

EBOLA GAIXOTASUN BIRIKOA

Gaur egun, albisteetan Ebola hitza besterik ez da entzuten. Zer ote da? Badirudi Ebola gaixotasun biriko hemorragiko bat dela. Gaixotasun honen sintomak kalentura altuak, muskuluko mina, buruko mina, eztarriko mina, botagura, diarrea, azaleko mantxak eta biriken eta gibelaren funtzioen alterazioa izanik.
Gaixotasun hau, lehen sintomak dituen pertsona baten fluido edo likido batzuen bidez edo odolez transmititu daiteke. Ebola gaixotasuna Kongon azaldu zen lehen aldiz 1976 urtean, orduan, 318 kontagio egon ziren eta 280 pertsona hil ziren. Oraingo agerraldia, iazko abenduan sortutakoa da. Oraingoan ordea, 8.000 lagun baina gehiago kutsatu dira eta 3.500 hil dira. Hori dela eta, abuztuan OMS-ek gaixotasuna kontroletik kanpo zegoela adierazi zuen mundu osora.
Gaixotasun honetarako ez dago tratamendu zehatzik ez eta txertorik momentuan. Espainian eman den lehenengo kasua, La Paz-Carlos III ospitaleko erizain bat izan da. Hau, ebola zuten misiolarien zaintza prozesuan ari zela kutsatu zen.
Garbi dago, ospitale honek ez zituela behar ziren neurri guztiak hartu egoera honen aurrean. Hala ere, badirudi neska honek gaixotasunari aurre egin diola. Horretarako, ospitale honek, ebola gaixotasuna gaindituta zuen pertsona baten sueroa erabili du tratamendu bezala. Badirudi erabaki zuzena hartu dutela.
Baina, hau guztia jakin eta gero, ebolari buruz, hainbat hausnarketa egin daitezke. Batetik, ospitaleak erabilitako protokoloak ez dira zuzenak izan. Zergatik? Non daude horren ardura dutenak? Misiolariek etortzerako, protokoloak zehaztuta izan behar zituzten eta behar zituen tresna guztien erabilerak eta protokoloak zehaztuta behar zituzten. Bestetik, gaixotasunaren agerraldi berria iazko abenduan sortu zen, ezin al zen lehenago moztu, neurri zehatzak herrialde guztien artean harturik? Zeren orain ere berdina egin beharko da, ebola agerraldia ez bada Afrikan mozten berehala, beti izango da kutsatzeko arriskua. Azkenik, gogarra bada ere hau pentsatzea, krisi honen aurrean farmazeutikak farmako berriak eta bakuna berriak sortzeko estrategia bat ez da ba izango?
Harritzeko da, 1976an berehala moztu izana agerraldia, eta gaur egun 38 urte beranduago, zientziak egin duen eboluazioarekin ez kontrolatzera iristea.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

#Label1 { font-family: Tahoma; font-size:20px; }