osteguna, urria 23, 2014

Ipuinak nola kontatu, zebait aholku

  • Oso garrantzitsua da, ezertan hasi baino lehen, kontatu behar dugun ipuinaren inguruko giroa sortzea.

                                            


  • Ondo ikasita izan behar duzu kontatzera zoazen ipuina


  • Entzuleari kontatu behar diozun istorioa lehendabizi zeuk sinetsi behar duzu.  Ipuina egi-egia balitz bezala kontatu behar diozu, bestela ez du kontatu nahi diozun hori ondo jasoko.


  • Sinpletasunez kontatu. Arrakasta izateko giltza da, kontalaria ipuinean buru-belarri sartzea. Hau da, zeu gertatzen ari den guztia bertatik bertara bizitzen egongo bazina bezala kontatu behar duzu ipuina. Modu horretan lortuko duzu, konturatu barik, zeuk hitz eta esamolde sinpleenak erabiltzea eta entzuleek ipuina erraz jarraitzea.


  • Hasieratik saiatu behar zara entzulearen arreta erakartzen eta ipuina bukatu arte mantentzen. Horretarako, bi puntuok hartu kontuan:
    • Gertakizunak segidan kontatu behar dituzu. Entzulearen gustukoa izatea nahi badugu, kontatzen dugun ipuinean gauzak etengabe gertatu behar dira. Ipuina aurrera joan ahala, geroz eta bizkorrago.
      • Istorioa argitzeko balio badute bakarrik egingo dituzu gertakizunen inguruko azalpen edo deskribapenak.
    • Erritmoa: Kontatzen ari zarenaren arabera, ipuinaren zati ezberdinetan erritmoa aldatuz joan zaitez, eta entzuleak gusturago entzungo du zure kontaketa. 
             
  • Kontakizunari bizitasuna emateko erabili esaldi motzak. Aditzak lehen aldi burutuan erabili. Adibidez: Juan zan, jan zeban, etorri ziren, jolasian egin zeben…


  • Sekula ez egin geldiunerik ipuina kontatzen ari zaren bitartean.
                                       


Eta gogoratu youtube-n majiseukeran sartuta ipuin kontaketen erreprodukzio zerrenda bat duzuela!



Iturria: Lardizabal, L. (2010). Ipuinak kontatzeko gida. Bergara: Bergarako Udal Zerbitzua 



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

#Label1 { font-family: Tahoma; font-size:20px; }