ostirala, urria 24, 2014

Hilabete hontako horoskopoa




LIBRA (Irailaren 23tik, urriaren 23ra)
Neguan nekeak jota ibiliko zara, goibel eta malenkoniatsu .Burua beste zerbaitetan jartzea komeni zaizu distraitzeko. Maitasun kontuetan urak baretu egingo dira eta bake aro batean murgilduko zara. Ez iezazkiozu hegoak moztu sortzeko irrikari. Lantokian ika-mika izan dezakezu zuk baino lanpostu hobea duen norbaitekin. Adi osasunari, giltzurrunetan arazoak izan ditzakezu eta.

Zure zeinuaren harria "Lapislazuli" da. Falta zaizun oreka lortzen, burua babesten eta lasaitzen lagunduko dizu.





 
ARIES (Martxoaren 21etik, apririlaren 20ra)



Gradua bukatu ostean, ez zaizkizu lan eskaintzak faltako. Maitasunari dagokionez, kezkatzen zaituen arazoa konpondu ahal izango duzu, baldin eta orekaz jokatzen baduzu. Erabili ezazu energia pasioa areagotzeko eta ez suari egur gehiago botatzeko. Buruko mina eta hipertentsioa izateko arriskua duzu.


Zure harria "Granatea" edo "Rubia" da. Zure burua babestu eta indarra emateko lagungarria izango da.





TAURO (Apirilaren 21etik, maiatzaren 20ra)


Maite duzun pertsona gero eta gertuago dago eta ez zara konturatzen.

Familian arazoak? Ez urduritu! halakoa da bizitza, gaur negar, bihar barre! Animo!

Ikaslea zarenez, nota onak izango dituzu. Baliteke, gainera, atzerrira joateko bekaren bat lortzea. Lanari dagokionez, ez etsi, bigarren seihilabetekoan amestutakoa lortuko duzu eta. Zaindu hezurrak.

Zure harria "Jade berdea" da. Maitasuna, zortea eta dirua erakartzen lagunduko dizu.





GEMINIS(Maiatzaren 21etik, ekainaren 21ra)


Zure bizitzako momentu berezi batean zaude, baina edozein gertakarik bakea hauts dezake. Larritasunaren eta alaitasunaren artean ibiliko zara aurtengo bigarren hiruhilekoan. Bazter ezazu behingoz ezkortasuna, eta ez zaitez ardura inguruan dituzun arazo guztiekin. Desadostasunak sor daitezke familian. Ondo zaindu bikotekidea eta esaiozu zenbat maite duzun, bestela ez duzula maite pentsatuko baitu.


"Agata" da zure harria. Zure burua besteengandik babesteko eta adimena indartzeko lagungarria izango da.






CANCER ( Ekainaren 22tik, uztailaren 22ra)


Erakargarritasun handia izango duzu beste sexukoentzat. Urrun zeuden lagunengana hurbilduko zara eta zure egoera hobetuko duen lana aurkituko duzu. Bikotekidea baduzu, zuen arteko komunikazioa hobetu egingo da. Ez baduzu, litekeena da urtea amaitu baino lehen bihotzeko azukre koskorra aurkitzea. Aldaketak etxean.

Zure harria "Ilargi harria" da. Ametsen bidez erantzunak jasotzen lagunduko dizu, eta botere psikikoak izanez gero, maila handiagora igotzen.






LEO (Uztailaren 23tik, abuztuaren 22ra)


Ekin gogor, ikasturtearen hasieran zaude oraindik eta!!!

Ez zara damutuko! 

Negozioak egiteko urte aproposa da zuretzat eta buruan dituzun proiektuek ez dute inolako oztoporik aurkituko. Dena dela, argi ibiltzea komeni zaizu, onegia zara eta. Ez gehiegikeriarik egin janariarekin eta alkoholarekin eta kirola egin ezazu, umore txarra lasaitzeko. 

Zure harria "Agata Laranja" da. Zortea erakartzeko eta zure burua zein sentimenduak ulertzeko balio du.







VIRGO ( Abuztuaren 23tik, irailaren 22ra)


Ez argaldu gehiago, horrela oso ondo zaude eta. Halako txatxukeriak!!!…

Maite duzun pertsonari maite duzula esan. Gogoeta egiteko denbora behar duzu. Familiako auzi zaharrak berriro jarriko dira mahai gainean eta zure buruko osasuna kaltetuko dute. Proiektuek aurrera egitea nahi baduzu, utz ezazu alde batera harrotasuna. Bestalde, bihotza izoztuta duzula dirudi. Inguruan dituzunekin , harremana areagotzea komeni zaizu.


"Onix" harriak min egin nahi dizuten pertsonetatik babesten lagunduko dizu.







ESCORPIO (Urriaren 24tik, azaroaren 22ra)


Ez zaitez kezkatu diruarekin, 2015ean egonkortasun ekonomikoa lortuko duzu eta. Azkenik, gurasoen etxetik hanka egiteko aukera izango duzu. Lantokian, ez ezazu esan pentsatu gabe burutik pasatzen zaizun guztia. Izan ere, lankideekin arazoak izan ditzakezu. Ez duzu mutilik edo neskarik aurkituko hurrengoko festetan .Osasun aldetik, bitaminak hartu udazken honetan indarrik ez galtzeko.Ez ahaztu okulistarengana joatea.

"Kuartzo arroxa" da zure harria, poztasuna edukitzeko eta komunikazioetarako lagungarria da.







SAGITARIO (Azaroaren 23tik, abenduaren 21era)


Ez jan hainbeste txokolate, aurpegi lirain hori paella handi bat bihurtu zaizu eta! 

Zure ingurukoekin zenituen komunikazio arazoak amaituko dira. Gainera, Gabonak arte-edo ez zaizkizu maitasun tristeziak gainetik kenduko. Ikasketei ekin, ahaztu bihotz kontuak 2015. urtea oparoa izango da zuretzat. Hori bai, urteko lehen hiruhilekoan batetik bestera ibiliko zarenez, estresatu egingo zara.

Zure harria "Topazioa" da. Diruan eta maitasunean lagunduko dizu.







CAPRICORNIO
(Abenduaren 22tik, urtarrilaren 20ra)


Lorez lore bazabiltza, azkenean inork ez zaitu maite izango. Kirol gehiegi egiten duzunez, nekatuegi ibiliko zara. Hartu atseden!!! Etxez aldatzeko garai aproposa. Sentitzen duzuna besteei min egin gabe esaten ikasi behar duzu. Lasaitu zaitez, eta horrela, lan arazo guztiak konpondu egingo dira. Ez erreparatu hainbeste iraganari, jarraitu aurrera zure proiektuekin. Zaindu elikadura, batik bat gabonetan.

Zure harriak "Zafiroa" edo "Azabatxea" izan daitezke. Azabatxea Saturnoren harria da eta planeta horrek gobernatzen duenez zure zeinua, erabili zorte txarretik babesteko!







ACUARIO (Urtarrilaren 21etik, otsailaren 20ra)


Lasai egon, nekea eta aspergura laster pasatuko zaizkizu, zure begietako loretxo eder horrek keinua egitean! Adi egon, ez utzi pasatzen!!! Lagun handiak egingo dituzu aurten. Lanari dagokionez, ahal dela etenaldi bat egitea komeni zaizu, zure burua zaintzeko patxada behar duzu eta. Kontuz ibili diruarekin, izan ere, aparteko diru sarrerak izango dituzun arren, oparitxo gehiegi egiteko joera duzu.

"Aguamarina" da zure harria. Sormena aktibatuko du, eta, gainera, dirua erakartzeko mineral egokiena da.






PISCIS (Otsailaren 21etik, martxoaren 20ra)


Neska edo mutil horren atzetik ibiltzeak ez dizu batere onik egiten, desesperatu besterik ez! Alferrikakoa da eta gainera ez zaitu merezi, jarri indarrak eta kemenak beste toki batean.

Kontuz hilabete honetako aurkezpenekin, uste baino gogorragoak izango dira eta!!!!Emakumea bazara, haurdun gera zaitezke. Lanpetu samar ibiliko zara urteko lehen seihilabetekoan. Beraz, kirola egitea komeni zaizu, estresak harrapa ez zaitzan.

"Amatista", harri guztien ama, da zure harria. Zoriontasuna aurkitzen lagunduko dizu meditazioaren eta lasaitasunaren bitartez.




Egileak: Maialen Luzarraga, Marta Muriel eta Goizane Imaz

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

#Label1 { font-family: Tahoma; font-size:20px; }