ostirala, urria 24, 2014

HESIA, BEREIZKETAREN ITURRI!!

Melillako golf zelaiak, 2009. urtean,  5 milioi euro kostatu zuen. Diru horretatik 3 milioi herriak berak ordaintzen ditu, euren herria ezagutarazi eta bertako kirol instalazioak erakargarri mantentzeko xedez. Gainontzeko dirua Europako FEDER fondoetatik dator, golf zelaia eraikitzea ahalbidetu zuen dirua hain zuzen ere. FEDER fondoen helburua oreka sozioekonomikoa saihestea da, aldi berean turismoa bultzatuz. Hala ere, instalazio honek turismoan izan duten eragina jakiteko asmoz, instalazioek urtean zehar jasotako bisitari kopurua galdetu zaienean, ez dute erantzunik eman izan nahi.
Horretaz gain, bideoan ikusi daitekeen moduan; subsaharianoak hesiaren gainean dauden bitartean beste batzuk golfean jolasten ikusteak, kontraste nabarmen horrek, egungo errealitate tristea bezain kezkagarria ikustea ahalbidetzen du.
Artikulu honen bidez, egungo diru publikoaren erabilera desegokia eta egungo gizartean, zenbat arlotan hobekuntzak eman diren arren, oraindik ere bizirik dirauten desberdintasunak argi eta garbi ikus ditzakegu. Desberdintasun hori, hesiak berak markatzen du; eta hori bideoa honetan ikusi eta HAUSNARTU dezakezue!!


-          https://www.youtube.com/watch?v=9K4xAG9gA7g


 Iñigo Goikoetxea eta Maialen Leoz










iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

#Label1 { font-family: Tahoma; font-size:20px; }