ostirala, urria 31, 2014

Gianni Rodariren hitzak ipuin kontaketari buruz

"Amaren ahotsak ez ditu ahotan Txano Gorritxo edo Erpurutxo bakarrik: bere buruaz ari zaio umeari (...) eta honi deigarri egiten zaio amaren ahotsa, haren doinuak, bolumena, goxoa dakarkion, kezka guztien korapiloak askatzen dizkion, beldurraren mamuak uxatzen dituen musika biguna."
"Ipuinaren jario motela goxo-goxo bien artean doala, umeak badu aitaz edo amaz bere gisara gozatzeko aukera; aurpegiko imintzio eta berezitasun guztiei begiratuko die, gurasoaren begiak, ahoa, azala ... aztertuko ditu.
Entzun, bai, entzuten du, baina pozik asko egongo da arretarik gabe, beste zerbait buruan duela -adibidez, ipuina lehendik dakienean-".

(Gianni Rodari)





Iturria: 
HABE. Solasean eta jolasean. Euskararen belaunaldiz belaunaldiko transmisioa indartzeko modulua. Donostia: Eusko Jaurlaritza

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

#Label1 { font-family: Tahoma; font-size:20px; }