ostirala, urria 31, 2014

HALLOWEEN OSO ANTZINAKO TRADIZIOA


Halloweenen lehen jatorria zeltek ospatutako "Samhain" izeneko jaia izan daitekeela pentsatzen da. Jai haren izena antzinako irlandako herri zeltetik dator eta «udaren bukaera» esan nahi  du.  Samhainean uzta garaiaren bukaera ospatzen zen, eta horrek zelten urte berria zekarren, urtaro ilunarekin hasten zena.
Antzinako zeltek jaia honekin mundu honetan eta hildakoen arteko lotura estutzen zela uste zuten, eta beraz izpiritu on zein txarrek zeharkatzea errazago zuten. Familiaren arbasoak gonbidatzen zituzten eta omentzen zituzten, izpiritu txarrak aldentzen zituzten bitartean. Uste denez jantzi eta mozorroen erabilera izpiritu txar hauek uxatzeko erabiltzen ziren. Helburua izpiritu txar baten itxura hartzea zen eta horrela ez zen minik jasotzen.
Samhainaren garaia negua prestatzeko momentua zen. Etxeetan elikagai nahiko eduki behar ziren. Suak egiten ziren garai hauetan, etxeko su nagusia ez ziren guztiak itzaltzen. Sakrifikatutako animalia guztien hezurrak ere sutara bota behar ziren. Praktika ohikoa zen ere igarleak egotea, horretarako behar ziren elikagai eta edariak hartuta. 
 Santu Guztien Egunaren bezperan, egunean bertan eta  Hilen Egunean Halloween jaiaren antzeko hainbat ohitura zeuden Euskal Herrian. Hain zuzen, kuiak hustutzea, janari eskean ibiltzea edo baserriz baserri kantuan ibiltzea ohitura izan dira herri askotan pasatako mendera arte. Ohikoa zen aldi berean mozorrotzea, askotan inauteritan erabiltzen ziren antzeko jantziekin.

Egilea: Iraitz Lizarralde

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

#Label1 { font-family: Tahoma; font-size:20px; }