- Oso garrantzitsua da, ezertan hasi baino lehen, kontatu behar dugun ipuinaren inguruko giroa sortzea.
- Ondo ikasita izan behar duzu kontatzera zoazen ipuina.
- Entzuleari
kontatu behar diozun istorioa lehendabizi zeuk sinetsi behar duzu. Ipuina egi-egia balitz bezala
kontatu behar diozu, bestela ez du kontatu nahi diozun hori ondo jasoko.
- Sinpletasunez
kontatu. Arrakasta izateko giltza da, kontalaria
ipuinean buru-belarri sartzea. Hau da, zeu gertatzen ari den guztia
bertatik bertara bizitzen egongo bazina bezala kontatu behar duzu ipuina.
Modu horretan lortuko duzu, konturatu barik, zeuk hitz eta esamolde
sinpleenak erabiltzea eta entzuleek ipuina erraz jarraitzea.
- Hasieratik
saiatu behar zara entzulearen arreta erakartzen eta ipuina bukatu arte
mantentzen. Horretarako, bi puntuok hartu kontuan:
- Gertakizunak
segidan kontatu behar dituzu. Entzulearen gustukoa izatea
nahi badugu, kontatzen dugun ipuinean gauzak etengabe gertatu behar dira.
Ipuina aurrera joan ahala, geroz eta bizkorrago.
- Istorioa
argitzeko balio badute bakarrik egingo dituzu gertakizunen inguruko
azalpen edo deskribapenak.
- Erritmoa: Kontatzen ari zarenaren arabera,
ipuinaren zati ezberdinetan erritmoa aldatuz joan zaitez, eta entzuleak
gusturago entzungo du zure kontaketa.
- Kontakizunari bizitasuna emateko erabili esaldi motzak. Aditzak lehen aldi
burutuan erabili. Adibidez: Juan
zan, jan zeban, etorri ziren, jolasian egin zeben…
- Sekula
ez egin geldiunerik ipuina kontatzen ari zaren bitartean.
HARTU IDEIAK HEMENDIK!!
Grufaloaren ipuina:
https://www.youtube.com/watch?v=p-Q3ovoDPng&list=PLVRjjS-422yOEavgHQUzrVM0IYhz6eo48&index=1
Eta gogoratu youtube-n majiseukeran sartuta ipuin kontaketen erreprodukzio zerrenda bat duzuela!
Iturria: Lardizabal, L. (2010). Ipuinak kontatzeko gida. Bergara: Bergarako Udal Zerbitzua
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina