Hona hemen adin gustietako pertsonak egin ditzazketen eskulan bat: Kandelak jartzeko kristalezko pote politak!
Beharko dugun materiala:
- Kristalezko poteak ( Zaizuriak , piper gorriak, azeitunak... dituzten horietakoa)
- Harriak edo hondarra (kaletik edo hondartzatik hartuak)
- Soka
- Kandela
Jarraitu beharreko pausuak:
1) Kristalezko potea ongi garbitu.
2) Behar dugun materiala bildu.Hondartzara joan gaitezke hondar bila (lagun artean, familiarekin edota bakarka egiteko oso plan polita izan daiteke) edo ibaira joan harriak biltzera.
3) Kristalezko potearen goiko zatia (erroska egiten den tokian) sokaz bildu.
4) Pote barruan hondarra edo harriak sartu.
5) Kandela erdigunean jarri.
Pausu hauek jarraituz gero, horrelako pote politak lortuko ditugu!!
Ainara Perez
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina