"Amaren
ahotsak ez ditu ahotan Txano Gorritxo edo Erpurutxo bakarrik: bere buruaz ari
zaio umeari (...) eta honi deigarri egiten zaio amaren ahotsa, haren doinuak,
bolumena, goxoa dakarkion, kezka guztien korapiloak askatzen dizkion,
beldurraren mamuak uxatzen dituen musika biguna."
"Ipuinaren
jario motela goxo-goxo bien artean doala, umeak badu aitaz edo amaz bere gisara
gozatzeko aukera; aurpegiko imintzio eta berezitasun guztiei begiratuko die,
gurasoaren begiak, ahoa, azala ... aztertuko ditu.
Entzun, bai,
entzuten du, baina pozik asko egongo da arretarik gabe, beste zerbait buruan
duela -adibidez, ipuina lehendik dakienean-".
(Gianni Rodari)
Iturria:
HABE. Solasean eta jolasean. Euskararen
belaunaldiz belaunaldiko transmisioa indartzeko modulua. Donostia: Eusko
Jaurlaritza
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina