Melillako
golf zelaiak, 2009. urtean, 5 milioi
euro kostatu zuen. Diru horretatik 3 milioi herriak berak ordaintzen ditu,
euren herria ezagutarazi eta bertako kirol instalazioak erakargarri mantentzeko
xedez. Gainontzeko dirua Europako FEDER fondoetatik dator, golf zelaia eraikitzea
ahalbidetu zuen dirua hain zuzen ere. FEDER fondoen helburua oreka
sozioekonomikoa saihestea da, aldi berean turismoa bultzatuz. Hala ere,
instalazio honek turismoan izan duten eragina jakiteko asmoz, instalazioek
urtean zehar jasotako bisitari kopurua galdetu zaienean, ez dute erantzunik
eman izan nahi.
Horretaz
gain, bideoan ikusi daitekeen moduan; subsaharianoak hesiaren gainean dauden
bitartean beste batzuk golfean jolasten ikusteak, kontraste nabarmen horrek, egungo
errealitate tristea bezain kezkagarria ikustea ahalbidetzen du.
Artikulu honen bidez, egungo diru
publikoaren erabilera desegokia eta egungo gizartean, zenbat arlotan
hobekuntzak eman diren arren, oraindik ere bizirik dirauten desberdintasunak
argi eta garbi ikus ditzakegu. Desberdintasun hori, hesiak berak markatzen du; eta
hori bideoa honetan ikusi eta HAUSNARTU dezakezue!!
- https://www.youtube.com/watch?v=9K4xAG9gA7g
Iñigo Goikoetxea eta Maialen Leoz
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina