EUSKAL
HERRIKO ALBISTEAK
GOSARIAK
“ Bi gose mota daude, aho-urdailekoa eta zentzu-gogamenekoa. Hemen dituzu
gogoarentzako gosariak.” Horrela aurkezten du talde
arrasatearrak bere azken diska.

Kolaborazio honen lehen urratsak 2012ko Durangoko azokan
eman ziren. Aspalditik omen zuten gogoa Sarrirekin lan egiteko eta hala luzatu
zioten proposamena. Denbora luzez erantzun baten zain egon ostean, eta jada
itxaropen apurrarekin, kanta bat ez ezik, diska oso bat burutzeko nahia azaldu
zuen Sarrionandiak eta horrela ekin zioten lanari. Gainera, gaur egun ez direla
sasoi batean adina elkarlan burutzen artisten artean eta hori bultzatu nahian
sortu digute proiektua artista euskaldunek. Jada kalean da eta GARArekin lortu
ahal izango da urriaren 23 eta 24ean.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina