Mmmmmmmmmm…
Kaixo lagunok!
Gaur estreinatuko dugu gure atala! Eta burua astindu ondoren,
barazkiak tempuran egitea otu zaigu.
Ez dakizuenontzat historia pixka bat. Errezeta hau,
sukaldaritza japoniarrarekin lotzen dugun arren, misiolari portugesei esker iritsi zen
bertara, jatorriz europarra dugu beraz!
Zer
behar dugu?
- - Gehien gustatzen zaizkizun barazkiak
o Gure
kasuan: piper berdeak, azenarioa eta kalabazina.
- - Tempura egiteko irina
- - Ur hotza
- - Oliba olioa edota eguzkilore-olioa
- - Gatza
Eta
orain?
1. Lehenik eta
behin, barazkiak tiretan ebakiko ditugu. Bakoitzak nahi duen neurrian.
2. Ondoren, ur hotza eta irina nahastuko ditugu masa uniformea lortuz.
3. Barazkiak aurrez eginiko masarekin nahastuko ditugu. Erabili eskuak!
4. Azkenik, sartaginean frijituko ditugu barazkiak. Ez ahaztu gatza botatzeaz!
Oharra: ez ahaztu birziklatzeaz eta sukaldea jasotzeaz! ;)
ON EGIN!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina