OSAGAIAK:
4 pertsonentzat.
- Tipulin bat, txiki-txiki egina
- 3 baratxuri ale, txiki-txiki eginak
- 3 koilarakada oliba olio
- Haragi pikatua, 600 g (txerrikia, behikia edo txahalkia, gizena ere baduena xamurragoa izan dadin)
- Tomate saltsa, litro laurdena
- Perrexil xehatua
- 600 g pasta, egosi berria, nahi dena (saltsa daramaten plater mota honetarako espagetiak edo tagliatelleak dira egokiak).
EGITEKO ERA:
1.- Zartagin batean olioa jarriko dugu eta bertan baratxuri aleak, gatz pixka bat eta tipulina gehituko ditugu.
2.- Su ezti-eztian jarriko dugu. Barazkia pixkana-pixkana frijitu dadila, 20 bat minutuan.
3.- Denbora hori iraganik, sua bizitu eta haragi xehatua gehitu. Dagoela haragia frijitzen, beste 20 minutuz, zurezko zaliarekin eragiteari utzi gabe, haragi pikatua suelto gelditu dadin, ez ore bat egina.
4.- Gazitu eta tomate saltsa gehitu. Saltsa pixka bat loditu dadila, haragia melenga eta ongi krematsua gelditzeko.
5.- Perrexila erantsi gero, baita pasta egosi berria eta xukatua ere.
6.- Zerbitzatu eta jan.
ON EGIIIIN!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina